jueves, 14 de marzo de 2019

PLASTIKOAK OZEANOETAN

 Bideoa ikusteko klikatu esteka honetan  ⇶  Plastikoak ozeanoan




Duela mende batzuetako marinelek berriro itsasoak zeharkatuko balituzte ez lituzkete lurralde ezezagun berriak aurkituko, plastikozko kontinente erraldoiak baizik. Munduko ozeano guztietan aurki daitezke milioika poltsa eta plastikozko hondakinez osatutako masa erraldoiak. Baina plastikozko poltsen pilaketa ez da ozeanoetan bakarrik gertatzen, plastikoak ekosistema gehienetan daude, eta horrek, bizidunengan eragin kezkagarriak ditu.



 "Mikro-zaborrari buruz ez da nahikoa hitz egiten. Plastikoa gero eta zati txikiagoetan puxkatzen da. Zatitxo horiek basa-bizitzak hartzeko moduan geratzen dira, jan egin daitezke, plastikoa elikagaien katera pasatzen da."

 Ingurune urbanoetan, horren arruntak direnez, naturan zabaldu aurretik ez gara konturatzen kale eta merkatuetan daudenik ere. Kontsumitzaile guztiak daude fenomenoan inplikatuta, kontsumitzaileak arazoaren jatorrian daude eta konponbidea ere haien esku dago.

Europako batasunean urtean, 100 bilioi plastikozko poltsa erabiltzen dira. Minutuan 190.000 poltsa erabiltzen dira beraz. Europako Batasuneko hiritar bakoitzak, bataz beste, 200 poltsa erabiltzen ditu urtean. Poltsen %6,6 bakarrik birziklatzen da. Erabilitako poltsen erdia zabortegira jaurtitzen da. Eta %8 berriz, kontrolik gabe botatzen da. Platikozko poltsak ingurumenean 100 urte iraun dezakete, batez ere, zatitu eta plastikozko zabor bihurtzen direnean. Milioika tona plastikozko zabor itsasora iristen da. Ingurumenean egiten den kaltea oso larria da. 267 itsas espezie du plastikozko hondakinak jan edo haietan kateatuta geratzeko arriskua. Fulmar borealen %95-ak urdailean 35 plastikozko zati izaten du bataz beste, elikadura kate guztiari eragiten dio plastikozko zaborrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Procura dar tu opinión con respeto y moderación.