hona. Miloika miloi pertsona bizi dira pobrezian. Munduko biztanleen erdiak eskubide
eta aukera gutxiago jarraitzen du emakume izateagatik bakarrik. Oraindik, ez dira
bermatu pertsona guztientzako giza-eskubide guztiak. Aberatsen eta pobreen arteko
desberdinkeriek gora egiten jarraitzen dute, baita herrialde batzuen eta besteen arteko
aldeek ere. Kutsaduraren eta biodibertsitate galeraren indize handiak ditugu. Gure
bizimoduak ez ditu errespetatzen planetaren muga biofisikoak. 2015eko irailean,
errealitate horretaz jabetuta, munduko liderrak akordio batera iritsi ziren nazio
batuetan.
Hala,
2030 agenda eta garapen iraunkorrerako helburuak zehaztu zituzten. Aurrekaririk gabeko nazioarteko akordioa da eta
2030erarte indarrean egongo da. Akordio horrek, aitortzen du garrantzitsua dela
pobreziaren aurkako borroka, planetaren zaintza eta desberdinkerien murrizketa
aldi berean lantzea. Baina zeintzuk dira edukiak? 2030 agendak elementu hauek
azpimarratzen ditu:
-
Pertsonak.
Inor atzean ez uztea, pertsona guztientzako duintasuna eta berdintasuna
ingurumen osasungarri batean.
-
Planeta.
Planeta babesteari ematea garrantzi gehien.
-
Oparotasuna. Ekonomiak eraldatzea, bizitza oparoaz gozatzeko
naturarekin armonian.
-
Bakea.
Gizarte baketsuak sustatzea.
-
Aliantzak.
Mundu mailako itun bat sortzea hainbat eragileren artean.
Hau lortzeko GIHak proposatu
zituzten, alegia, garapen iraunkorrerako helburuak. Zehazki hauek dira:
- Pobreziaren
amaiera.
11. Hiri eta komunitate
iraunkorrak.
- Goserik
ez.
12. Kontsumo eta
ekoizpen iraunkorrak.
- Osasuna.
13. Klimarekin lotutako
ekintzak.
- Kalitatezko
hezkuntza. 14. Urpeko bizitza.
- Genero
berdintasuna.
15. Lurreko flora eta
fauna.
- Ur
edangarria eta saneamendua.
16. Bakea eta justizia.
- Energia
iraunkorrak. 17. Helburuak lortzeko itunak.
- Enplegua
eta hazkunde ekonomikoa.
- Berrikuntza
eta azpi-egiturak.
- Desberdinkeriak
murriztea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Procura dar tu opinión con respeto y moderación.