martes, 16 de febrero de 2021

Udal diagnostikoa / Diagnóstico municipal

 

Gaur, otsailaren 9an, agenda 30eko udal diagnostiko egiteko irteera egin  dugu.

Txangoan,  12 eko-delegatuk, EPA-ko agenda 30-eko arduardunak eta irteera gidatuak egiteko udalaren monitoreak parte hartu dugu. 


Bi taldetan banaturik, lau ekintza burutu dira: 

1. GIHen ezaguera aztertu, herritarrei inkestak eginez.

2. Tokiko produktuak aztertu. Denda desberdinetan ( Eroskin, Bm-n , fruta dendetan eta ekologikoan)  egon gara eta bertako arduradunei galderak egin dizkiegu produktuak, enbaseak eta erosleen ingurukoak (fruta bertokoa den, sasoikoa den, non dagoen ontziratuta...)

3. Egiten dugun kontsumoa aztertu. Ekintza hau ere, herritarrei  inkestak eginez, burutu egin da.

4. Edukiontzien behaketa. Bukatzeko birziklatzeko edukiontzien behaketa egin dugu ondoko aspektu hauek aztertuz:

Non dauden kokatuta.

Zenbat dauden

Asko edo gutxi erabiltzen diren

Zailtasun arazoak dituzten pertsonentzako egokiak diren. 

Irteera honetan lortutako datuak argitaratuko ditugu, geletara eramango dira eta geletan udal diagnostikoa egingo da.


2 comentarios:

Procura dar tu opinión con respeto y moderación.