martes, 21 de diciembre de 2021

Gernikako Batzar Etxera bisita

 Joan de azaroaren 8an, Gernikako Batzar Etxea bisitatzeko aukera izan zuten GIII-2ko eta baita GIIko ikasleek. Bisita honek, GIII-2an lantzen dugun “Munduaren antolaketa politikoa. Estatua” izeneko gaiarekin du lotura. Bertan, bestak beste,  Europa, Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak aztertzen dira. Gainera, 2030 Agendan lantzen den helburuetako batekin lotuta dagoen gai bat da, 16. helburuarekin hain zuzen ere: “Bakea, justizia eta erakunde sendoak”.

Beraz, Bizkaiko erakunde baten berri bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen: “Bizkaiko parlamentua” eta botere legegilea diren Batzar Nagusiak.

Bide batez, Gernikako asteleheneroko merkatu tradizionalera sartu-irtena ere egin genuen, horrela abenduaren 16an, Mercabilbaora egingo dugun bisitarekin aderatzeko aukera izango dugu: ata herri edo eskualde mailako merkauta da eta bestea izaera globala duena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Procura dar tu opinión con respeto y moderación.